Proiektuak
2023ko Erakundearen memoria
Parte aktiboa izan behar dugula eta bizi nahi dugun gizarte eredua eraikitzen lagundu behar dugula sinetsita, 2023an Pertsonalden lan handia egiten jarraitu dugu, hainbat proiektu babestu, bultzatu eta gauzatuz, eta aurten ere gure Urteko Memorian jaso ditugu.
Alde batetik, duela 25 urte baino gehiago bezala, nazioarteko lankidetza proiektuak babesten jarraitzen dugu, zehazki Filipinetan, Perun eta Hondurasen. Haurrak babestera eta hezkuntza sustatzera bideratutako proiektuak dira, eta aurten, halaber, emakumeen ahalduntzera eta indarkeriari aurre egiteko prebentziora bideratutako ekimenak ere jaso dituzte.
Pertsonaldek kalteberatasun-egoeran dauden pertsonei laguntzeko duen konpromisoak bere horretan dirau Hazbide Fundazioaren Artizar proiektura bideratzen dugun ekarpenarekin, Sestaoko adingabeei eta haien familiei gizarte- eta hezkuntza-laguntza emateari buruzkoa. Eta hazten eta sendotzen jarraitzen du ekimen eta programa berrien bidez, honako helburu hauek lortzeko: birfinkatutako familiei eta nazioarteko babesa eskatzen dutenei harrera eta laguntza ematea, Euskadin familia-laguntzarako sarerik gabeko gazte migratzaileak gizarteratzeko eta helduarora igarotzeko prozesuak bultzatzea, ardurapean adingabeak dituzten emakume migratzaileei etxebizitza eskuratzeko aukera erraztea... Aurrekoaz gain, gizarte-mentoretzako programaren jarraipena, orientazio juridikoko zerbitzua eta Getxoko Udalaren arreta eta harrerako bulegoaren kudeaketa ere aipatu behar dira.
2023an, beste erakunde batzuek edo Getxoko Udalak sustatzen dituzten lankidetza-ekintzen, sareak sortzearen eta herritarrak sentsibilizatzeko ekitaldien proposamenetan parte hartzen jarraitu dugu, uste osoa baitugu elkarrekin eta koordinatuta soilik lortu ahal izango ditugula aurre egin beharreko gizarte-arazoei irtenbide eraginkorrak. Halaber, beste urte batez eskertu behar dugu erakunde pribatuetatik eta administrazio publikoetatik jasotzen dugun aintzatespena eta laguntza, bai eta erakunde horren lanean sinesten jarraitzen duten bazkideena ere.
Aurreko guztia eraginkortasunez koordinatzeko eta kudeatzeko, lantalde tekniko eta profesional baliotsua izan dugu, eta hala egiten jarraitzen dugu. Horrez gain, boluntarioen ezinbesteko inplikazioa izan dugu, Pertsonalderen funtsa eta esku-hartze komunitarioaren aldeko apustu ilusionagarria, Topagunean garatutako jarduera guztiekin. Espero dugu jarduera horiek hazten jarraitzea, mobilizatzeko eta beste pertsona batzuk mobilizatzeko dugun borondatetik abiatuta, bizikidetzako gizartea eraikitzeko.